Euskadiko txokorik txundigarriena

Enkarterri

Balmasedatik… zu zauden lekura

Balmasedan gaude, Enkarterriko eskualdean, baina bizikletak zu zauden tokira eramango ditugu gure bulegotik 100 kilometroko itzulinguruan. Bizikleta alokatzean, bi aukera bistaratuko dituzu: Balmasedan edota zure kokapenean (komisio txiki baten truke) jasotzea.

Enkarterri zenbakietan

BIZTANLE
60 K
UDALERRI
16
KM2
500

Errekorrak nonahi

Enkarterri bizikletan aritzeko eskualde aparta da. Hemen ikuspegi ikusgarriak dituzten tontorrak, baso magikoak, amaierarik gabeko errepideak, bide berdeak eta askoz gehiago aurkituko dituzu. Euskadiko mendebaldean gaude, Bilbotik gertu. Zure pasioa mugarik gabe praktikatzeaz gain, Enkarterrin paisaia ikusgarriak miretsiko dituzu, Erdi Aroko zubiak zeharkatuko, eta munduko beste inon aurkituko ez dituzun bazterrak ezagutuko.

Enkarterriko turismo-webgunea

Deskargatu Enkarterriko turismo-mapa

Mendebaldeko haranak

Natura betean daude Enkarterriko mendebaldeko haranak. Eskualdeko urruti eta bukolikoenak dira. Bere gailur eta basoen artean makina bat ibilbide eta ehundaka leize zabaltzen dira. Errekorrez eta sorpresaz beteriko lurraldea da.

Kadaguako ibilbidea

Sekretuz, xarmaz eta naturaz beteriko ibilbidea marrazten du Kadaguak Enkarterrin, Balmasedatik Alonsotegiraino. Jauregiak, dorretxeak eta baserriak zeharkatzen ditu ibaiak bere urak Bilboko itsasadarrera isuri arte.

Meatzaldea

Burdinaren Ibilbideak oinazezko iraganera garamatza, gaur oroimena baino ez dena. Aire zabaleko meategiak desagertutako mundu baten adierazgarri dira eta izugarrizko panoramikak laga dizkigute, Bizkaiko industriaren bihotzean.