946 80 29 76
info@enkarterribike.com

Valle de Villaverde – Lanestosa

Villaverde Harana - Lanestosa

Enkarterriko mendebaldeko haranak

Ibilbide zirkularra eta malkartsua Enkarterriko mendebaldeko muturrean. Villaverde Haranan hasiko dugu ibilbidea. Udalerri honek Enkarterriko mapan antzeman dezakegun berezitasuna du: eskualdearen bihotzean badago ere, Kantabriakoa da. Hemendik Karrantzarantz joko dugu.

Hemen, Bizkaiko haran zabalenean, Armañongo Natur-Parkeko mendi karstikoen begiradapean ekingo diegu pedalei, berriz ere Kantabrian sartu arte. Munduko estalaktita eszentrikoen pilaketarik handiena duen Pozalagua kobazuloa utziko dugu atzean.

Kantabrian hainbat kilometro egin ondoren, Lanestosa aldetik itzuliko gara Enkarterrira. Erdi Aroko hiribildu honek erabat eutsi dio denboraren eraginari. Hortik Ubal mendatea igoko dugu Karrantzara joateko; Kontxa eta Ambasaguas auzoak atzean utzi ondoren, La Escrita goialdeko errepidea hartuko dugu berriz ere, gure abiapuntura itzultzeko.

Handia

ZAILTASUNA

64,98 km

DISTANTZIA

1.385 m

DESBERDINTASUNA

Errepidea

MODALITATEA

Beste errepide-ibilbide batzuk

Gordexola -
Angulo Haitza

Güeñes -
La Herbosa

Galdames -
Humaran