627 65 83 91 | 946 80 29 76
info@enkarterribike.com

Tracks Enkarterri - Basque Country

Euskal mendien bihotzean

Pedalei eragin euskal mendien bihotzean, Euskadiko alderik ezezagunena esploratzen duzun bitartean. Bi eguneko ibilbide aparta aurkezten dizugu, paraje eta bazter harrigarriak ezagutzeko. Tracks Enkarterri – Basque Country ibilbidea Euskadiko txakolin-mahasti handienaren aldamenetan hasten da, Bizkaiko Bide Berde luzeena zeharkatzen du, Armañongo Parke Naturalean barruratzen da eta Enkarterriko gailurrik xelebreeneraino igotzen da. Gainera, eskualdeko bikefriendly hotel batean hartuko duzu atsedena.

2 etapa

IRAUPENA

125 km

DISTANTZIA

3.700 m

IGOERA

135 €

PREZIOA

Fitxa teknikoa

Ertaina-handia

4-5 ordu etapa bakoitzeko

❱ 1. etapa: Zalla – Karrantza

❱ 2. Etapa: Karrantza – Zalla

Ez (GPS-a edo gida baten laguntza izango duzu)

Zalla

Zalla

Bi etapako MTB ibilbide zirkularra, Enkarterri zeharkatzen duena. Lehenengo etapa Burdin Mendietan eta Armañongo Parke Naturalean barneratzen da, Karrantzara iritsi arte. Bigarren etapako protagonista Ordunteko mendilerroa da. Pagadien eta haritzen artean igarotzen da, eta Kolitza mendiaren gailur ikusgarrira iritsi arte. 

Prezioan barne

Ostatua logela bikoitzean eta gosaria.

24 orduko telefono bidezko laguntza.

Bizikletak gorde, garbitu eta konpontzeko guneak.

Istripu- eta salbamendu-asegurua.

Euskadiko bazterrik apartekoena

Bilbotik oso gertu