627 65 83 91 | 946 80 29 76
info@enkarterribike.com

Bi gurpilen gainean Euskadiko bazterrik txundigarrienean


MTB, errepidea, planak familiarekin eta askoz gehiago. Txirrindulari profesionalek diseinatutako ibilbide sorta aparta aurkeztu nahi dizugu, zure beharrei erabat egokitzen direnak. Enkarterri Bizkaiko mendebaldeko muturrean dago, gure zaletasuna praktikatzeko ezin hobea den naturgune itzel batean.

Egun bateko ibilbideak Enkarterrin eta Meatzaldean

Deskargatu doan zure GPSan 40 ibilbide baino gehiago (MTB eta Road) Enkarterri eta Meatzaldea bi gurpilen gainean zeharkatzeko. Errekor, panoramika eta sorpresa ugari aurkituko dituzu, Bilbotik oso gertu.

INFORMAZIO GEHIAGO

Tracks Enkarterri – Basque Country 

Pedalei eragin euskal mendien bihotzean Euskadiko alderik ezezagunena esploratzen duzun bitartean! Enkarterriko hotel batean emango duzu gaua.

INFORMAZIO GEHIAGO

Enkarterri MTB
Experience

Mendi malkartsuak, tontor xelebreak, baso amaigabeak, baserriz jositako haranak, Erdi Aroko hiribilduak eta imajina ezin ditzakezun panoramikak aurkituko dituzu zure mendi bizikletan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Enkarterri Road
Experience

Pedalei eragin limiterik gabe eta ezinezko bihurguneen artean. Errepideez eta naturak eskaintzen dizun askatasunaz goza ezazu bi gurpilen gainean hobezina den lurralde honetan.

INFORMAZIO GEHIAGO

MTB familiarekin

Kadaguaren ibilbidea eta Burdin Mendien Bide Berdea deskubritu bi gurpilen gainean etxeko txikitxoenentzat diseinatutako ibilbide honi esker. Etapak eskuragarriak dira eta familia osorako jarduerak egingo dituzue.

INFORMAZIO GEHIAGO