Euskal mendiak
Enkarterri MTB Experience
Ibilbidea zenbakietan
4
ETAPA
226 km
DISTANTZIA
5700 m
DESNIBELA
Euskal mendiak biziz
Ibilbide zirkukar hau Armañongo Parke Naturalean, Ordunte eta Trianoko mendietan eta Kantauri itsasoko labarretan barneratzen da. Mendi malkartsuak, tontor xelebreak, baso amaigabeak, baserriz jositako haranak, Erdi Aroko hiribilduak eta imajina ezin ditzakezun panoramikak aurkituko dituzu mendi-bizikletan pedalei eragin bitartean.
Ertaina-handia
4-5 ordu etapa bakoitzean:
❱ 1. etapa: Zalla – Bilbao
❱ 2. etapa: Bilbao – Muskiz
❱ 3. etapa: Muskiz – Karrantza
❱ 4. etapa: Karrantza – Zalla
Bai (ibilbidea urteko edozein unetan egin daiteke; hala ere, baliteke eguraldiaren eragina jasatea).
Ez (GPS edo gida bitarteko jarraipena)
Mendiko ibilbidea bizikletaz, kilometroei eta desnibelari dagokienez erabat moldagarria. Bizikletaz eta paisaiez ordutegirik gabeko gozatu nahi duten erabiltzaileentzat aproposa. Landa- eta hiri-ingurunearen arteko kontrastea nabarmentzen da ibilbidean (izan ere, Bilbotik Karrantzako haranera eta bertoko Pozalagua kobazulora abiatuko gara, edo mendi berdeetatik Kantauri itsasoaren urdinera).