946 80 29 76
info@enkarterribike.com

Karrantza – Baljerri – Ordunte

Karrantza - Baljerri - Ordunte

Ordunteko mendiak

Karrantza Bizkaiko haranik zabalena da, natura bere alderdirik ederrena erakusten gaituen bazterra. Burgos eta Kantabriaren arteko mugaldean dago, Ordunteko Mendiek babestua hegoaldetik eta Armañongo Parke Naturala iparraldetik.

Ibilbide honetan Ordunteko mendietan zehar eragingo diegu pedalei. 20 kilometroko mendilerro honek 1.000 metrotik gorako hainbat gailur ditu. Karrantzako erdigunea den Kontxa auzoan hasiko gara eta Baljerrirantz joko dugu, hegoaldean.

Berehala sartuko gara basoz, mendi-larrez, txilardiz eta landarez betetako eremu batean. Alde batean eta bestean ikaztegi, artzain-txabola eta monumentu megalitikoen hondarrak agertuko zaizkigu. Atzean Bizkaiko pagadirik zabalena utziko dugu.

‘Mugarri’ batek erakutsiko digu Burgosen gaudela. Ordunteko urtegira jaitsiko gara, Bilbo eta Enkarterri urez hornitzen dituena. Hemendik, gure abiapuntura itzuliko gara hainbat mendi-pistetatik.

Handia

ZAILTASUNA

42,14 km

DISTANTZIA

1.819 m

DESBERDINTASUNA

BTT

MODALITATEA

Beste mendi-ibilbide batzuk

Alonsotegi -
Pagasarri

Balmaseda - Kolitza - Mazapando

Zalla - Ilso -
Rioia - Balmaseda