946 80 29 76
info@enkarterribike.com

Güeñes – Las Muñecas – La Herbosa

Güeñes - Las Muñecas - La Herbosa

Hiru mendateen ibilbidea

Ibilbidea Güeñestik irten eta Galdamesera abiatzen da Humaran mendatetik. XVI. mendeko Santa Maria eliza monumentala utziko dugu atzean, barruan pieza ikusgarriak dituena. Elementu gotiko eta errenazentistak nahasten ditu.

Galdamesen, Sopuerta aldera biratuko dugu helburu batekin: Enkarterri eta Kantabria banatzen dituen Las Muñecas mendatea. Inguruko haranen sekulako ikuspegiak oparitzen dizkigu gailurrak, sarritan pinu- eta eukalipto-basoen artean ezkutaturik.

Jaitsierak Santullan eta Samano Castro Urdialeseko herrixketara eramango gaitu, eta handik Enkarterrira itzuliko gara La Granjako mendatea igota.

Turtzioz aldetik sartuko gara eskualdean. La Herbosa mendatea igo eta jaitsi ondoren, Balmasedara iritsiko gara, baina alde zaharrean sartu beharrean, Zallara joko dugu errepide zaharretik. Euskadiko txakolin-mahasti handienaren ondoan zehar eragingo diegu pedalei Otxaran auzoan. Hona iritsita, kilometro batzuk besterik ez zaizkigu geldituko helmugara iristeko.

Ertaina

ZAILTASUNA

78,29 km

DISTANTZIA

1.465 m

DESBERDINTASUNA

Errepidea

MODALITATEA

Beste errepide-ibilbide batzuk

Galdames -
Humaran

Valle de Villaverde - Lanestosa

Gordexola -
Angulo Haitza