Ibilbidea Galdamesen hasten da, Sopuerta zeharkatzen du eta, Abellanedako goialdea igaro ondoren —antzinako Enkarterriko Batzerretxeak koroatua—, Balmasedara jotzen du. Bizkaiko lehen hiribildutik Arabako Artziniegaraino jarraituko dugu, ezinezko bihurgune eta paraje bukolikoen artean.
Artziniegatik Urduñaraino joko dugu, Bizkaian ‘hiri’ titulua duen udalerri bakarreraino. Bitxia bada ere, Araban dago Urduña, Bizkaiko lurralde historikoaren mugetatik kanpo. Gorobel mendilerro izugarria izango dugu lagun Enkarterrirainoko ibilbidean zehar. Horretarako, Aiarako basa-paisaiak gurutzatuko ditugu Laudiotik Okondoraino.
Enkarterrira itzulitakoan, Gordexolako Zaldu auzoa, Sodupe eta Güeñes atzean utziko ditugu eta Galdamesera itzuliko gara Humaran mendatetik.
ZAILTASUNA
DISTANTZIA
DESBERDINTASUNA
MODALITATEA
© Enkartur (2022)
Martín Mendia, 2 · 48800 Balmaseda