Enkarterri bi gurpilen gainean

Esperientziak

Pedalekiko pasioa

Mendiko eta errepideko ibilbideak, planak familiarekin eta askoz gehiago. Txirrindulari profesionalek diseinatutako ibilbide-sorta aparta aurkeztu nahi dizugu, zure beharren arabera erabat pertsonaliza ditzakezunak. Enkarterri Bizkaiko mendebaldeko muturrean dago, Bilbotik gertu, gure zaletasuna praktikatzeko ezin hobea den naturagune itzel batean.

Mendian

Hartu mendi-bizikleta eta koroatu gailur xelebreak, barneratu bazter imajinaezinetan eta miretsi egundoko ikuspegiak Euskadiko txokorik ezezagunenean.

Errepidean

Mendateak, bihurguneak, jaitsierak, emozioak eta amaierarik gabeko kilometroak asfalto-zaleentzat. Arakatu Enkarterriko errepideak bizikletaz.

Familiartean

Bizi Enkarterri bizikletaz familiartean, ibilbide eginerrazekin eta etxeko txikienentzat diseinatutako jarduera pilorekin.

Ez duzu bizikletarik edo zure kabuz joan nahi duzu?

Funtsezkoa falta zaizu ibilbideei ekiteko? Zure kabuz joan nahi duzu? Ez dago arazorik! Nahi izanez gero, bizikleta bakarrik aloka dezakezu. 50 txirringa baino gehiago ditugu (errepidea, gravel eta MTB), ohikoak zein elektrikoak, edozein erronkari aurre egin diezaiozun.