Bikefriendly lurraldea
Bi gurpilen gainean Euskadiko bazterrik txundigarrienean
Enkarterri, Euskadiko lehenengo 'bikefriendly' lurraldea
Euskadiko lehenengo ‘bikefriendly’ lurraldea da Enkarterri; hauxe da, bizikletaz aritzeko eskualde pribilegiatua txirrindulari profesional zein zaleentzat, hala nola gure herriak pedalei eraginda ezagutu nahi dituztenentzat. Bikefriendly taldeko ziurtagiri hau sektorearen kalitate-erreferentzia nagusietako bat bilakatu da azken urteotan eta Enkarterrik bi gurpilen gainean ibiltzeko orografia aparta, kalitatezko zerbitzu espezializatuak eta eskaintza turistiko, kulturala eta gastronomiko bikaina dituela bermatzen du. Euskal Autonomia Erkidegoan ziurtapen hau lortu duen lehenengo lurraldea da Enkarterri.
❱ Deskargatu Enkarterriko mapa

Burdinaren Ibilbidea
Burdinaren Ibilbideak oinazezko iraganera garamatza, gaur oroimena baino ez dena. Aire zabaleko meategiak desagertutako mundu baten adierazgarri dira eta izugarrizko panoramikak laga dizkigute, Bizkaiko industriaren bihotzean.


Kadaguaren Ibilbidea
Sekretuz, xarmaz eta naturaz beteriko ibilbidea jarraitzen du Kadaguak Enkarterrin zehar, Balmasedatik Alonsotegiraino. Jauregiak, dorretxeak eta baserriak zeharkatzen ditu ibaiak bere urak Bilboko itsasadarrera isuri arte.


Mendebaldeko Haranak
Natura betean daude Enkarterriko mendebaldeko haranak. Eskualdeko urruti eta bukolikoenak dira. Bere gailur eta basoen artean makina bat ibilbide eta ehundaka leize zabaltzen dira. Errekorrez eta sorpresaz beteriko lurraldea da.
