946 80 29 76
info@enkarterribike.com

Alonsotegi – Pagasarri

Alonsotegi - Pagasarri

Bilboko 'sabaia'

Bilborekin mugakidea den Alonsotegien hasten da ibilbidea. Udalerriko enparantzan mendi-igoera markatzen duen seinalearekin topo egingo dugu. Bizkaiko gailur mitikoenetako bat da Pagasarri. Hainbat bide daude, baina Urrezko Iturriraino eramango gaituen pista hautatuko dugu.

Pinudiz inguratutako baso-pistetatik igarotzen da ibilbidea. Urteko garaiaren arabera, orbela erronka ederra izan daiteke. Ibilbidean, ingurune zoragarriaz gozatzeko eta mendiko basa-fauna askatasunean ikusteko aukera izango dugu.

Gailurrera iritsi baino lehen, XVII. mendeko elur-zuloekin egingo dugu topo. Estruktura hauek janari-kontserbatzaile aparta gisa erabili ziren mendeetan zehar. Ikuspegiak zoragarriak dira, eta mendiko igoera kalmaz egitera gonbidatzen gaituzte. Nolanahi ere, igotzen jarraitzen badugu, Pagasarriko gailurrera iritsiko gara laster. Bizkaiko begiratoki onenetako bat izango dugu gure zain: alde batean, Bilbo, bere mugarri sonatuekin; bestean, Enkarterri, mendebalderantz eginez gailur eta haranen artean.

Txikia

ZAILTASUNA

20,04 km

DISTANTZIA

751 m

DESBERDINTASUNA

BTT

MODALITATEA

Beste mendi-ibilbide batzuk

Karrantza - Baljerri - Ordunte

Zalla - Ilso -
Rioia - Balmaseda

Balmaseda - Kolitza - Mazapando