627 65 83 91 | 946 80 29 76
info@enkarterribike.com

Enkarterri
Bikefriendly

Bizkaiko mendebaldea bizikletaz bizi. MTB, errepidea eta training camp natura betean, Bilbotik oso gertu 

Bi gurpilen gainean Euskadiko bazterrik txundigarrienean


MTB, errepidea, entrenamendu zirkuituak, planak familiarekin, zerbitzu espezializatuak, jarduera bereziak eta oinezko ibilbideak Euskadiko bazterrik txundigarrienean eskaintzen dizkizugu. Enkarterri Bizkaiko mendebaldeko muturrean dago, natura betean eta Bilbotik oso gertu. Errekorrez, sekulako panoramikaz eta sorpresaz beteriko eskualdea da.

Enkarterri MTB
Experience

Mendi malkartsuak, tontor xelebreak, baso amaigabeak, baserriz jositako haranak, Erdi Aroko hiribilduak eta imajina ezin ditzakezun panoramikak aurkituko dituzu zure mendi bizikletan. Argazkia: @bikeinfocus

GEHIAGO IRAKURRI

Enkarterri Road
Experience

Pedalei eragin limiterik gabe eta ezinezko bihurguneen artean. Errepideez eta naturak eskaintzen dizun askatasunaz goza ezazu bi gurpilen gainean hobezina den lurralde honetan.

GEHIAGO IRAKURRI

Training Camp

Hainbat ibilbide diseinatu ditugu txirrindulari profesionalen laguntzarekin Enkarterriz goza dezazun zure egutegi ziklistaren helburuak lortzeko entrenatzen duzun bitartean. Zure beharrei egokitzen gara.

GEHIAGO IRAKURRI

MTB familiarekin

Kadaguako ibilbidea eta Burdin Mendien Bide Berdea deskubritu bi gurpilen gainean etxeko txikitxoenentzat diseinatutako ibilbide honi esker. Etapak eskuragarriak dira eta familia osorako jarduerak egingo ditugu.

GEHIAGO IRAKURRI

Gogoa pedalean jarri


Gure ibilbide guztiek zerbitzu aukera zabala eskaintzen dute prezioan barne. Hala gogoa pedalean jarriko duzu eta Enkarterriz erabat gozatu ahal izango duzu bi gurpilen gainean.

 

Ostatua Enkarterriko 

‘bikefriendly’ hotel
onenetan (+).

Maleta eta ekipajeen
garraioa ostatu batetik 

bestera.

Bizikletak gordetzeko,
garbitzeko eta 

konpontzeko guneak.

Briefing-a, ongietorri sorta

eta ibilbideei buruzko
informazioa.

Ibilbide guztiek oinarrizko 

istripu-asegurua dakarte
prezioan.

24 orduko telefono 

bidezko laguntza eta
beste 
zerbitzu asko.