Skip to content

SEIGARREN EGOITZA

Maiatzak 31 > Ekainaren 27

Karrantza Harana

Egoitzaren fitxa teknikoa

42 km

Maratoia
35 km

Erdi maratoia

19 km

Luzea
13 km

Laburra

19 km

Luzea
13 km

Laburra

Enkarterriko mendebaldeko haranak

Natura beste inon ez bezain oparo agertzen da Bizkaiko haranik zabalenean. Errekorrez, sekulako panoramikaz eta sorpresez beteriko bazterra da. Bere gailur eta basoen artean makina bat ibilbide. Hemen daude Armañongo Parke Naturala, Pozalagua kobazuloa (munduan estalaktita eszentrikoen pilaketarin handiena duen haitzuloa) edo Ordunteko mendilerroa, Kontserbazio Bereziko Eremua izendatua bere aberastasun naturalagatik.

Ingurune honetan ibilbide ikusgarriak egingo dituzu milaka urteko basoetan barrena, hala nola Balgerriko pagadian, Bizkaiko zabalena. Lanzas Agudas auzoa izango da ibilbide guztien epizentroa. Ongi etorri EKOCeko egoitza liluragarrienetako batera.

Gainontzeko egoitzak

Ibilaldiak Enkarterri Open Challengen izena ematen dutenek bakarrik deskargatu ahal izango dituzte. Zirkuituak pixkanaka gehituz joango dira, erronkaren egutegiaren arabera.
Otsailaren 1etik otsailaren 28ra. [Egin klik informazio gehiago lortzeko].
Apirilaren 1etik apirilaren 25era. [Egin klik informazio gehiago lortzeko].
Apirilaren 26tik maiatzaren 30era.[Egin klik informazio gehiago lortzeko].

Maiatzaren 31tik ekainaren 30era.

EkOC ROAD

Erronkak errepideetan jarraitzen du! Egoitza berri bat prestatu dugu Enkarterri eta Meatzaldeaz gozatzen jarrai dezazun… asfalto hutsean. Bat egitera ausartzen zara?