Skip to content

Ohiko galderak

Enkarterri (Bizkaia) kirolaren bidez ezagutzeko diseinatutako ekitaldia da. Modalitate hauek ditu: mendiko bizikleta, trail running eta trekking.
Enkarterriko sei gunetan egingo da EKOC. Zirkuitua osatzen duten sei egoitzetan parte hartu ahal izango duzu, edo, nahiago baduzu, zuk aukeratutako egoitzetan, banaka-banaka.
EKOC 2021eko urtarrilaren 8an hasi eta 2021eko ekainaren 30ean bukatuko da. Egoitza bakoitzak epe bat izango du data hauen barruan. Antolatzaileek eskubidea dute datak ezinbesteko arrazoiengatik aldatzeko.

Parte hartzeko, ofizialki eman behar duzu izena erronkan. Horretarako, “Challenge” osoan (sei egoitzek osatua) edo egoitza jakin batean parte hartu nahi duzun aukeratu beharko duzu. «Challenge» delakoak zirkuitu guztietan parte hartzeko eskubidea ematen dizu; baita oroitzapenezko maillot edo elastiko tekniko bat lortzekoa ere. Banakako inskripzioak izena ematen duzun egoitzan parte hartzeko eskubidea ematen dizu.

Izena eman ondoren, aplikazio ofiziala deskargatzeko jarraibideak jasoko dituzu. Bertan aurkituko duzu zure inskripzioari dagokion informazio guztia.

“Challenge” osoak 6 zirkuitu ditu, egoitza bakoitzeko bat, izena eman duzun modalitaterako eta distantziarako.
Egoitza guztietako zirkuituak homogeneoak izango dira distantziei, desnibel tarteei eta zailtasunari dagokienez. Zirkuitu guztiak eskuragaiak dira, baina parte-hartzaile bakoitzaren baldintza fisikoak kontuan hartu beharko dira distantzia aukeratzeko orduan.
EZ, Challenge osoan izena eman baduzu. Izena ematerakoan aukeratutako modalitatean eta distantzian jarraitu beharko dituzu zirkuitu guztiak. Kontutan izan aplikazio ofizialean zure inskripzioari dagozkion informazioa eta zirkuituak baino ez dituzula jasoko.
Egoitza bakoitzerako ezarritako epean, zuk aukeratuko dituzu hobekien datorkizun eguna eta ordua. Ez dago egun edo ordu jakinik, parte hartzen duzun egoitzarako erabakitako epearen barruan bada.

Ez da ezer gertatuko. Arazorik gabe parte hartzen jarraitu ahal izango duzu.

EZ. Aplikazio ofiziala nahikoa izango da. Aplikazioak erakutsiko dizu jarraitu beharreko ibilbidearen mapa, modu erraz eta intuitiboan, eta aplikazio horrek balioko du zirkuitua arrakastaz osatu duzula egiaztatzeko.
Ez da ezer gertatuko. Amaitu ez duzula bakarrik adieraziko da. Hala ere, izen-emateak egoitza bakoitzeko jarduera hiru aldiz erregistratzeko eskubidea emango dizu.
Guztiaren gainetik, EKOC ekitaldi erabat segurua da. Murrizketarik izanez gero, ekitaldia atzeratu egingo da murrizketak amaitu arte, izena eman duten pertsona guztiek zirkuitua osatu ahal izan dezaten (EZ da zenbatekorik itzuliko).
Izena emateko epea itxitakoan, ezin izango da maillot eta elastikoen neurriak aldatzea eskatu. Horregatik, izena emateko formularioan aurkituko duzuen neurri-gida ondo jarraitzea gomendatzen dugu.
Maillotak eta elastiko teknikoak mezularitzaren bidez bidaliko dira izena eman duten pertsonen helbidera, martxoaren bigarren hamabostalditik aurrera.

Galdera gehiago dituzu?