Skip to content

ENKARTERRI OPEN CHALLENGE

Erronka

Zer da EKOC?

Enkarterri Open Challenge kirol-erronka bat da. Hainbat zirkuitutan parte hartu beharko duzu (eta ibilbidea amaitu), zeuk hautatutako modalitatean: mountain bike, trail running edo trekking. EKOC ez da lehiaketa bat, baina zure alderdi lehiakorra kontutan hartu dugu. Nolanahi ere, zirkuituaren zailtasuna aukeratu ahal izango duzu: maratoia edo maratoi-erdia mendiko bizikleta hautatzen baduzu, eta ibilbide luzea edo laburra, trail running edo trekking modalitatea aukeratuz gero.

EKOC Enkarterri eta Meatzaldean (Bizkaia) egingo da 2021eko urtarriletik ekainera bitartean, eta zeuk erabakiko duzu nola eta noiz parte hartu. Erronkak sei egoitza finko izango ditu, eta ez dago horietan parte hartzeko egun eta ordu jakinik: zure esku dago unea aukeratzea, aurrez ezarritako epe batzuen barruan.

Modalitate bakoitzaz ahalik eta gehien goza dezazun diseinatu ditugu zirkuituak. Paisaia anitzetako eta edertasun handiko lekuetan murgilduko zara: mendiak, itsasoa, parke naturalak… Bat egitera ausartzen zara?

Izena eman
Aukeratu erronka osoan edo egoitza jakin batean parte hartu nahi duzun. Gogoratu zure modalitatea aukeratzea: MTB, trail running edo trekking.
Aukeratu zure neurria
Erronka osoan izena ematen baduzu, maillot (edo elastiko tekniko) esklusibo bat lortuko duzu. Ez dago jantzi hauek lortzeko beste erarik.
Ekin ibilbideari
Izena eman ondoren, deskargatu Enkarterri Open Challengeko APP ofiziala eta ekin ibilbideari. Hala, zirkuitua balidatu ahal izango duzu.

Nola parte har dezaket?

Lehenik eta behin, erronka osoan edo egoitza jakin batean parte hartu nahi duzun erabaki beharko duzu [otsailaren 1etik aurrera, bakarrik eman daiteke izena egoitzetan].

Ondoren, modalitate bat aukeratu beharko duzu: MTB, trail running edo trekking, eta zirkuituaren zailtasuna. Ibilbideak webgune honetara pixkanaka gehituz joango gara, erronkaren egutegiaren arabera. Esteka baten bidez, zure ohiko gailuan kontsultatu eta deskargatu ahal izango dituzu. Nolanahi ere, APP ofiziala nahikoa da ibilbidea jarraitzeko eta proba baliozkotzeko).

Ibilbidea argitaratu eta deskargatu ondoren, hilabete inguru izango duzu ibilbidea egiteko. Zirkuitu bakoitzak nahitaez igaro beharreko (POI) zenbait leku izango ditu. Gainera, tarte edo segmentu berezi kronometratuak egongo dira (MTB eta trail modalitateetan), zure alde lehiakor hori behar bezala asetzeko.

Ekin ibilbideari!

Ibilbidea zure gailuan deskargatu ondoren, bada zirkuituari ekiteko garaia segimendu autogidatua eginez. Honek onura handia egiten dio ingurune naturalari, ez baitago markak instalatzeko beharrik. Gainera, ibilbide autogidatuak orientazioa eta intuizioa suspertzen ditu.

Ibilbidea baliozkotzeko, zirkuitu osoa bukatu eta POI guztietatik pasako beharko duzu. Erabilitako denbora ez da kontutan izango. Baldintza horiek betez, Enkarterri Open Challengeko finalisten ohorezko zerrendan agertuko zara.

Zalantzak dituzu? Kontsultatu ohiko galderak