Skip to content

Araudia | EKOC Road

1. Ez da kirol-ekitaldia

ENKARTERRI OPEN CHALLENGE CYCLING ROAD (EKOC Road) kirol-erronka berritzailea da, BizkaiRoute®-en ekimenez proposatua. Aire zabaleko kirolen zaleentzako erronka da. Erronka osoan edo banakako zirkuituetan izena eman duten pertsonek beren gain hartzen dute erantzukizun osoa, eta horregatik ezingo diote erakundeari erreklamatu parte hartzen duten bitartean gertatutako inolako gorabeherarik.

2. Autosufizientziaz eta zure ardurapean parte hartzen duzu

Hobekien datorkizun eguna eta orduan aterako zara, erabateko autonomiarekin eta zure ardurapean. Nolanahi ere, gomendio batzuk proposatu nahi dizkizugu:

2.1. Eraman zurekin beharko dituzun edariak eta janaria (edo hauek erosteko dirua).

2.2. Zulaketak (MTB modalitatean) edo bestelako gorabehera txikiak konpontzeko materiala eraman zurekin, eta baita dirua, laguntza teknikoa behar izatekotan.

2.3. Ez dago osasun laguntzarako zerbitzurik. Beharrezkoa bada, jarri harremanetan larrialdi-zerbitzuekin (112). “112 SOS DEIAK” aplikazioa instalatzea gomendatzen dugu.

2.4. Gogoratu zure kabuz itzuli behar duzula helmugara. Zure bizikletak funtzionatzeari utzi badio, edo jarraitzeko nekatuegi sentitzen bazara, zure kabuz aurkitu beharko duzu itzultzeko bidea.

2.5. Jakinarazi norbaiti zer ibilbide egingo duzun eta zein egun eta ordutan egingo duzun.

3. Errespetatu zirkulazio-araudia

Zirkulazio arauak betiere errespetatu beharko dituzu. Arau bat ez betetzeagatik isuna jasotzen baduzu, zure erantzukizunpean baino ez da izango, eta deskalifikatua izango zara.

4. Kontu handiz ibili

Gogoratu Enkarterri Open Challenge ez dela lehiaketa bat. Arreta handiz jokatu zailtasun maila zure gaitasunetatik gorakoa dela uste duzun tarteetan.

5. Errespetatu osasun-araudia

Nahitaezkoa da COVID-19 prebenitzeko indarrean dauden osasun-araudi guztiak betetzea. Osasun-arau bat ez betetzeagatik isuna jasotzen baduzu, zure erantzukizunpean baino ez da izango, eta deskalifikatua izango zara. 

6. Errespetatu ingurumena

Errespetatu zure ingurunea. Ez bota bilgarririk edo bestelako hondakinik ibilbideko inongo lekutan. Eraman zurekin edozein hondakin paperontzi bat aurkitu arte, eta utzi bidea aurkitu zenuen bezala. Ingurumen-arau bat ez betetzeagatik isuna jasotzen baduzu, zure erantzukizunpean baino ez da izango, eta deskalifikatua izango zara.  
 

7. Baliozkotu ibilbidea

Zure ibilbidea CRONOMETAS TRACKING ekitaldiaren APP ofizialaren bidez (iOSerako eta Androiderako eskuragarri) balioztatuko duzu. Izena ematen duzun unean deskargatu ahal izango duzu aplikazioa. Ibilbidea baliozkotzeko, nahitaezko baldintza hauek bete behar dira: ibilbide osoa bukatzea egoitza eta zirkuitu bakoitzerako ezarritako daten barruan.

8. Irudi-eskubideen lagapena eta pribatutasun-politika

8.1. Parte-hartzaileek Enkarterri Open Challenge erronkan parte hartzearen ondorioz sortutako baliabide, irudi, bideo edo dokumentu grafiko guztiak erabiltzeko baimena ematen diete antolatzaileei.

8.2. Ekitaldiari buruzko datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa esteka honetan aurki daiteke: https://www.enkarterribike.com/politica-de-privacidad-en-la-pagina-web/. Gogoan izan legean aurreikusitako eskubideetako edozein erabili ahal izango duzula “Responsable” (Arduraduna) atalean adierazitako helbide elektronikora idatzita. Helbide horretara idatziz eskubide horiei buruzko informazio gehiago eska dezakezu.

9. Izen-emateak

Izena emateko, www.buscametas.com webgune ofiziala erabiliko da bakar-bakarrik. Erronka osorako edo bakarka egin daiteke, modalitate hauetako batean: 

9.1. EKOC Road Luzea (ibilbide luzea)

9.2. EKOC Road Laburra (ibilbide laburra)

Erronka osorako eta lehenengo egoitzarako izena emateko epea 2021eko maiatzaren 22ko 00:00etatik 2021eko ekainaren 30eko 23:59 arte izango da.

Parte-hartzaileek euren erantzukizunpean hartuko dute parte Enkarterri Open Challenge-n. Izena ematean, gaitasun fisiko aproposa dutela baieztatzen dute, eta antolatzaileek ez dutela erantzukizunik izango aldez aurreko entrenamenduetan edo lasterketan gerta daitezkeen gorabeherengatik. Antolatzaileek ez dute inolako erantzukizunik izango parte hartzaileek eta/edo hirugarren pertsonek jasan ditzaketen kalteengatik

EKOC Road-en izena emanez gero, 3 aukera izango dituzu aukeratutako modalitatearen zirkuituak bukatzeko. Garrantzitsua da gogoratzea izena eman duzun modalitate berean egin beharko duzula erronka.

Inskripzioa pertsonala eta besterenezina da. Izena emateak araudi hau onartzea ekartzen du. Egoitzaren batean parte hartu ezin baduzu, inola ere ezin izango duzu inskripzioa beste pertsona batekin partekatu.

Ez da onartuko izena eman ez duten edo aplikazio ofizialik gabe korrika egiten duen lasterkaririk. Pertsona horiek lasterketan sartzea eragotziko da, arauz izena-eman duten pertsonen eskubideen alde.

10. Itzulketak

Izena eman ondoren ez dago ordaindutako zenbatekoa itzultzeko aukerarik. Enkarterri Open Challenge bertan behera uzten bada antolatzaileekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, erronkaren epeak luzatuko dira izena eman duten pertsona guztiek beste une batean ibilbideak egin ahal izan ditzaten. Gorabeheraren bat izanez gero, parte-hartzaileei banan-banan jakinaraziko zaie posta elektronikoaren eta ekitaldiko kanal ofizialen bidez.

11. Datak

EKOC Road 2021eko ekainaren 4tik 2021eko uztailaren 31ra bitartean egingo da.

Antolatzaileek eskubidea dute egoitza horien datak aldatzeko, beharrezkoa bada.

12. Parte hartu eta ondo pasa

Esperientzia esklusibo bat biziko duzu. Goza ezazu!