Skip to content

Mugikortasun murrizketak eta EKOC

Share on whatsapp
Share on facebook
Share on twitter
❱ EKOCen parte hartzeko epeak luzatu ditugu Eusko Jaurlaritzak onartutako mugikortasun-murrizketen ondorioz.

Eusko Jaurlaritzak COVID-19 geldiarazteko onartu dituen mugikortasun-murrizketa berriak ikusita, EKOCen antolatzaileok erronkaren egoitzak osatzeko epeak irekita mantentzea erabaki dugu kontrol-neurriek dirauten bitartean. ‘Challenge’ osoan zein lehen egoitzan parte hartzeko epeak urtarrilaren 31ra arte luzatu ditugu.

Hala, EKOCeko jatorrizko egutegia mantenduko da; esaterako; otsailaren 1ean bigarren egoitza hasiko da, baina lehen egoitzan parte hartzeko aukera jarraitzen izango duzue. Murrizketek zure udalerrian eraginik izan ez badute, zirkuituak jatorrizko egutegian amaitzeko eskatzen dizugu. Nolanahi ere ere, ez dugu kontuan hartuko parte-hartzaileen jatorria.

Murrizketek egoitzaren bati eragiten badiote, egutegia aldatuko dugu, EKOCek etenik gabe jarrai dezan. Mugikortasuna berrezarri bezain pronto, behin betiko egutegi berria argitaratuko dugu, epeak egoitza bakoitzerako aurreikusitako lau asteetara egokituz.

Lerro honen bitartez jasotako 300 izen-emate baino gehiago eskertu nahi ditugu. EKOC jarduera berria eta segurua, kanpoan egina eta sozializaziorik eta pilaketarik gabea.